GEOGRAFIA






Instituto Geográfico Nacional eta AGE elkarteak prestaturiko beheko helbidea kontsultatzea gomendatzen da. Batxilergoko Geografia irakasgaiarako material interesgarria daukalakoan

Os recuerdo que los exámenes y los criterios de corrección de las pruebas de selectividad de los cuatro últimos años los podéis encontrar en la siguiente dirección:

También os aconsejo consultar la siguiente dirección donde encontraréis material de la geografía de España preparado por el Instituto Geográfico Nacional y la Asociación de Geógrafos Españoles:


EAEko Erliebea
 Relieve del País Vasco





Biztanleria piramidea:
Ondorengo helbideetako datuak erabiliz osatu Euskadiko biztanleria piramidea eta iruzkindu.
EUSTAT
http://www.eustat.es/elementos/ele0011400/ti_Poblacin_de_la_CA_de_Euskadi_por_ao_de_nacimiento_segn_el_territorio_histrico_y_el_sexo_2014/tbl0011424_c.html#axzz3Pe6UkMUt


Iruzkindu EAE-ko biztanleriaren piramidea 
Biztanleriaren piramide  honek  EAEko biztanleriak 2008. urtean  sexuaren eta adinaren arabera duen egitura erakusten duen eta modu berean ia ehun urtetan zehar demografian ondorioak izan dituzten gertaerak ere azter daitezken grafikoa da.
Piramide honek kutxatilal forma dauka, duen formagatik, esan daiteke populazio erregresiboa dela, honek esan nahi du gero eta jende gutxiago jaiotzen dela BH oso txikia edo ezezkoa denez. Piramide  forma hau   bere Trantsizio Demografikoa amaitu eta Erregimen Demografiko Modernoa duen gizarteari dagokio.  Ikus daiteke gizarte honek zahar multzo oso nabaria duela bizi itxaaropena hainbeste handitu delako eta, alderantziz gazteen multzoa murrizkorra dela, nahiz eta azken urteotan inmigrazioari esker  hazkunde txikia izan. Bestaldetik helduen multzoa oso zabala dela azken urteotako inmigrazioek handituta, zeren eta inmigranteak lan egiteko adinean dauden pertsonek osatzen dute gehien bat. Hau denaren zergatiak eta ondorioak jarraian aztertuko dira.
1. Egitura sexuaren arabera.
Lehenengo kohortean ikus daiteke emakume gizon gehiago baino jaiotzen direla (0-4 urte bitarteko gizonezko barra emakumezkoa baino pixka handiagoa da). Kalkulatzen badugu gizonezko-indizea aterako zaigun %105,4 dela, hau da 100 emakume bakoitzeko 105,4 gizon jaiotzen direla.
Gizonezko hilkortasuna handiagoa denez, momentu batean (40-44 urte) emakumezko efektiboak gizonezkoak baino handiagoak dira. Horrela izanda, handik aurrera adineko emakumeak ugariagoak dira gizonak baino kohorte guztietan (216.303  65 urtetik gorako emakume zaharrak eta bakarrik 154.068 gizonak, honek suposatzen du 71,22ko maskulinotasun indizea, oso b axua).
Kariak. Gizonezko hilkortasun tasa handiagoaren zergatiak biologikoak eta sozio-kulturalak dira. Emakumeak biologikoki indartsuagoak dira arrazoi hormonal eta inmunologikoengatik. Fenomeno hau  haurtzaroan  ikusten da ondo, hori dela eta adin berean mutil gehiago hiltzen dira neska baino. Bestaldetik gizonek, tradizionalki, bizi modu ezberdina izan dute eta horrek bi sexuentzat suposatu izan du arrisku faktoreen aurrean intentsitate ezberdineko egoera edukitzea: gerretan parte hartze gehiago, lan gogorragoak indar fisikoen eta osasunaren ahuldurarekin eta istripu posibilitate gehiagorekin; ohitura kaltegarrien eragina: tabakoa, alkohola, errepide istripu gehiago eta elikadura ohitura txarragoak. Alderantziz, denborarekin emakumeek erditzean eta erditu osteko hilkortasuna  hainbeste murriztu dute eta osasunaren aurrean ohitura ezberdinak ere adierazten dute, emakumeek prebentzio-medikuntza gehiago praktikatzen dute eta arazo sikologiko gutxiago dute gaixotasuna onartzeko eta tratamenduan jartzeko.
2. Egitura adinaren arabera.
 Datu estatiskoekin adin-multzoen porzentaiak kalkula daitezke eta hori egin osten hurrengo datuak dauzkagu:
–          Gazteak (0-14 urte): % 12,71
–          Helduak (15-64 urte): %68,65  
–          Adinekoak (65 urte eta gehiago): %18,64
Datu hauek erakusten dute oso populazio zahartua, zeren eta kontuan hartzen badugu populazio bat zaharra dela esateko bere gazteen multzoa   %-25  izanbehar bada,  hemen ikusten dugu porzentai horren baino askoz tzikiagoa daukagula eta alderantziz zaharren multzoa ere  %12tik baino nahiko handiagoa da.
Behetik gora joaten bagara piramidea aztertzen ikusten da lehenengo kohortea, hau da 0-4 urte bitartekoa pixkatxo bat handiagoa dela, aurrekoak baino. Hau inmigrazioaren eragina izan daitekela zeren eta Euskadira heltzen ari den populazio atzerritarra gaztea baita eta ugaltze tasa handiagoa du hemengoa baino. Hurrengo kohorteetan (5-24 urte bitartekoetan) ikusten da populazioaren murrizketa zerbait konstantea izan dela, jaiotza gero eta txikiagoa izaten (2008.ean jakin da ‰9,9koa izan dela, 1975.ean alderantziz  ‰19,1ekoa zela).   Honek suposatu izan du urte askotan berezko hazkunde txikia eta ezezkoa ere edukitzea. Hazkunde joera hau bi fenomenoekin bat etorri zen: alde batetik Euskadi ziklo demografiko modernoan sartu zen amaitutzat emanez trantsizio demografikoa eta, aldi berean, 1973ko petroliko krisiak inauguratu zuen Euskadiko industriak jasango zuen gainbeheraldia eta honek  ondorio oso  nabarmenak izan zituen demogroafian zeren suposatu zuen jaiotza murrizteaz gain hainbeste  pertsonak emigratzea.
Hogeita bost eta berrogeita lau urte bitarteko kohorteek populazio hazkunde dexente adierazten dute. Biztanle hauek 1975 eta 1956 urte  bitartean jaio ziren, hau da garapenkeriaren urteetan. 1959. urtean Espainiako gobernuak, Nazioarteko Moneta Fondoak agindutako neurriak jarraituz, Egonkortze Plana martxan jarri zuen herriaren ekonomia egonkortzeko eta handik aurrera industrializazioa bideratzeko. Hori dela eta hirurogeiko hamarkadak Espainiako egitura ekonomikoen modernizazioa eta garapena ekarri zuen eta ongizate berri horrek demografian islatu zen heriotsa jaisten eta jaiotza igotzen,    “baby-boom”  fenomenoa orduan ematen.
Garai hartako fenomenoari gehitu behar zaio 1990. Urtetik gaur arte etorri den populazio atzerritarra. Inmigrazio fenómeno horrek populazioa gaztetu eta JT sustatu zuen hainbeste.
Hurrengo kohorteetan, hau da 45-59 urte bitartekoetan hazkunde motelagoa izan zen. Gerra osteko urteak dira eta  garai latza izan zen populaziorako. Espainiako gobernuak elikagaien arrazionamendua 1952. urte arte mantendu zuen eta.
Hirurogei eta hirurogeita bost urteetako kohortea, 1938 eta 1942 bitarteko jaiotakoak, motzagoa da bi sexuetan. Belaunaldi hau Gerra Zibilekoa da eta horrek azaltzen du jaiotzaren murrizketa.
Piramidearen gailurrean, zaharren multzoan eta gizonezko aldean bi bapateko sartuneak ikus daitezke. 75-79 urteetako kohortea eta hurrengoak eskaloi nahiko  zabalagoak izaten dira. Pertsona horiek  Gerra Zibilaren garaian  borrokatzeko adinean zeuden  eta sartune horiek gerran hildakoak eta exiliora joan zirenak  adierazten dituzte.
Hala eta guztiz ere, populazioaren zahartzea oso nabaria da, batez ere emekumeen aldean eta populazioaren efektiboak oso handiak dira bizi itxaropen luzea adierazten.
Kariak. Populazioaren zahartzearen arrazoiak, alde batetik  jaiotza tasaren murrizketan, hau da populazio berritze prozesuaren atzerakadan aurki daiteke,  bestaldetik bizi itxaropenaren luzapenak zahartze fenomenoari lagundu dio, gaur egun Euskadin gizonen bizi itxaropena 77 urtekoa da eta emakumeena 83 urtekoa.
–          Piramidearen oinarrian ikusten den sartuneak, hau da jaiotzaren murrizketa, hurrengo zergaitiak ditu:
  • 1975.krisiak sortu zuen egoera ekonomikoak eragin oso handia izan zuen Euskadin, langabezi tasaren izugarrizko gorakada ekartzen (bikoteen seme-alaben jaiotza murriztuz eta ezkontzaren adina atzeratuz). Jarraian behin-behineko kontratuek, etxebizitzaren prezioek eta alokairuek bere eragina ere izan zuten (baldintza hauek ez zieten baimentzen gazteei familiengadik emanzipatzea). Gero 90ko hamarkado krisia etorriko zen.
  • Demokraziarako trantsiziorakein etorri zen mentalitaeen aldaketa: erlijioaren eragina murriztea, antisorgailuen eta abortoaren despenalizazioa, emakumearen lan-munduan sartzea, ezkontzaz kanpoko bikoteak ugaritzea eta kopuru gutxiko famili berriak agertzea eta ugaritzea.
  • Bizi maila hobetzea: orain pertsonaren formakuntza eta ongizatea baloratzen da gehiago eta nahiago da seme-alaba gutxiago edukitzea eta hobeto zaintzea; babesasoziala handitzenda (jada seme-alabak ez dira ikusten gurasoen zahartzarorako babesa bezala) eta kontsumoak garrantzia gainditzen du: etxeak ondo hornituta, bidaiak, automobilak, oporrak, aisaldia, ….kontsumo-ondasunen eskuraketak eta aisialdiaren gozamenak seme-alaben gastu eta darameten denborarekin konpetitzen dute, hau denak seme-alaben kopuruen murrizketan eragin zuzena du.
–          Heriotza tasaren jaitsiera eta bizitza-itxaropen  luzapena, piramidearen gailurraren zahartzearen sortzaileak, osasunean eta medikuntzan izandako aurrerapeneei esker sortu dira; higiene eta elikaduraren hobekuntzari; eta hezkutza eta kulturaren  mailaren hobenkuntzari esker.
–          Ondorioak.
Piramide honetan adierazitako EAEko populazioaren hazkunde ereduak ekarriko duen lehenengo ondorioa popualzioaren zahartzea izango da. Momentu honetan jada Euskadiko populazioa Europako biztanleriarik zaharrena da. Errealitate honek dakartzan ondorioak oso kezkagarriak dira eta mota askotariakoak:
–          Ekonomikoak: populazio aktiboaren murrizketa eta zahartzea, jarduera tasaren jaitsiera. Eustat-eko azken datu estatistikoek (07ko azaroan argitaratuta) agerian utzi duten bezala pentsioak hiru bider arinago hazi direla populazio aktiboa baino. Hau ikusita etorkiuzunarako proiekzioak oso nengatiboak dira. Datu horien arabera  kalkulatzen da 2040 urterako lanean  demografi-ordezkatze tasa %60a izango dela, hau da jubilatzen diren 10 langiletik 6 bakarrik egongo direla ordezkatzeko. Hori dela eta kalkulatzen da jarduera tasa eta pentsio-plana mantentzeko, hurrengo urteetan 7000 inmigrante urtero beharko direla.
–          Osasunari dagokionaren aldetik, zaharrek zerbitzu mediku asko kontsumitzen dute. Honek exijituko du baliabide hazkorrak eta bere banaketa espaziala, zeren eta landa guneetan populazio zahartzea handiagoa izango da hirietan baino.
–          Sozialki populazioa zahartzseak egoitza arazoa planteatzen du, zeren eta familiek gero eta gutxiago atenditu ahal dituzte beren zaharrak. Egoitza eskaria  eta eskaintza orekatzeko inbertsio handiak behar dira. Modu berean zaharren denbora betetzeko jarduerak antolatu behar dira eta langileak prestatuta eduki eta formatu. Medikuntzan eta gizarte-zerbitzuetan espezializazio berriak behardko dira. Gerontologo gehiago eta pediatra gutxiago; zaharren egoitzarako zaintzaileak eta ez hainbeste haurtzaindegietarako.
 Errealitate demografiko honek erronka haundi bat suposatuko da gizarte osorako. Inmigranteen erakarpenaz gain familia-sustapen planak bideratu beharko dira demografia bultzatzeko eta demografi baliabideak ahalik eta gehiagoen berritzeko.

Espainako errepide sarearen iruzkina
Espainako industriaren iruzkina

Espainako trenbide sarearen iruzkina

Euskadiko hiri-hierarkiaren iruzkina






La jerarquía urbana española iruzkina/comentario




Bilboko planoaren iruzkina/comentario