ESPAINAKO Hª







http://historia2c.wordpress.com/2011/11/14/cadizko-konstituzioa-1812-03-19-iruzkina/
http://2010-11kotestuak.wikispaces.com/1812ko+Konstituzioa






UNITATE DIDAKTIKO INTERAKTIBOA
Nahiz eta gazteleraz egon oso aproposa da.

- España: transición a la democracia










TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)iruzkintzeko

Aldez aurreko urratsak
Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.
a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan  adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko  ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen  norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario  idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren  kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.

b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:

2. Azterketa
Lexikoa
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen  bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan  dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
Hitzak :Konstituzioa,gorteak,monarkia konstituzionala,Alfonso XII.a.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak  Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala
antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko  loturak.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua
TESTUINGURUA JARTZEA:
ZERGATIAK
 Nor izan zen erregea garai honetan? Nola eskuratu zuen boterea?
Nola deitzen da epealdi hau?
Zein da liberalismoaren helburua garai  honetan?
Zein da bukatzen den erregimena eta hasten den berria?Nork bultzatzen du errege berria etortzea eta zein a bere partidua?
Nongo eredua  hartzen du konstituzio honetarako?

TESTUAREN GARAIA
Non biltzen dira eta zein da diputatuen  joera politiko nagusia?
Zein  da ezartzen duten ideologia politiko hura eta adierazi bere ezaugarriak.

Zeintzuk dira konstituzioaren ezaugarriak?eta esan zein den dagokion artikulua.
Subiranotasuna
Botereen banaketa: beterazlea,legegilea,judiziala
Eskubideak eta askatasunak
Elizarekiko harremanak
Armada
...
ONDORIOAK
Nor izango da erreginaordea erregea hiltzean?
Zer suertatzen da txandaketa sistemarekin?
Zein ondorengo erregea?
Nola bukatu zen garai  hau?

d- TESTUAREN GARRANTZI  HISTORIKOA:. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:
4. Ondorioa
Testuaren interesa, balioa eta esanahia.  Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.